35 urte betetzeko emanaldia eskaini zuen dantza taldeak
300 ikusle gerturatu ziren Sanagustinera eta trebezia eta dantzarako indarraz gain, ikuslegoarengana iristea lortu zuten.
Tradizioan oinarritutako dantza eta musikaz osatutako errepertorioa prestatu du Sahatsa Dantza Taldeak ikuskizun honetan. Oholtza gainean 35 urte daramatzate eta hori ospatzeko, igandean, Sanagustinen estreinatu zuten emanaldia. Aretoa ia bete egin zuten (300 ikusle bildu ziren) eta jendea «gustura» atera zen ikusi eta entzundakoarekin.
Arduradunek estreinaldiaren inguruan aurreratu zuten bezala, zazpi herrialdetako dantza tradizionalez osatutako ikuskizun «indartsua eta koloretsua» zuten prestatuta eskainitzeko. Emanaldiaren ostean, sentimenduak ere indarra hartzen du ordea. Hala, «Kriston indarra», «hunkigarria», «Malkoari ezin izan diot eutsi», eta horrelakoak entzun ahal izan ziren Sanagustinen behin ekitaldia amaituta.
Dantzarien trebeziak ezik zuzeneko musikak ere izan zuen hortan zerikusia. Talde osoaren presentziarekin hasi ziren, Behenafarroako soka dantza eta kontradan-tzarekin. Parte intimoa eta goxoa jorratu zuten gero, Orbaizetako olerkiarekin. Zuberoako trebezia eta Nafarroako paloteoarekin berriro esnarazi zuten ikuslea. Koreografia berriak ere izan ziren tartean eta amaitzeko, Gipuzkoako dantzak, erromeria eta giza dorrearekin erabat txunditu zuten ikuslegoa.
Iturria: diariovasco.com