Sahatsa Dantza taldea Gipuzkoako Urrestillan (Azpeitia) sortu zen 1976an.
Azkoiti-Azpeitiko dantzari eta musikariz osatuta, euskal folkloreaz ikasi eta Euskal herrian bertan zein mugaz gaindi zabaltzeko helburuarekin hasi zen.
Urte hauetan guztietan ikasten aritu da eta eskarmentua hartu du; horren erakusgarri da bere emanaldiei darien maila tekniko zein artistiko dotorea.